XIV. Mendeko jantziak (generala)
Mende honetan, joskeraren artea ia guztiz garaturik zegoen. Lan honetarako bereziki prestaturiko pertsonek erantzuten zieten XIV. mendean sortutako egitura zailak eskatzen zituzten bezeroei. Baldin mendearen lehenengo hamarkadetan aurreko mendeetako janzkera mantendu zen (aldaketa txikiak eginez arropen egituran), mendearen bigarren erdian aldaketa erradikala gertatu zen. Arropa motzen agerpenak, (jubón eta jaqueta) bezalakoak, guztiz finkatu zuten gizonezkoen eta emakumezkoen jantzien arteko desberdintasunena. Aipaturiko bi arropa, biak zailak egiten, gorputza modelatzeko helburuarekin zeuden diseinaturik, garaiko diktatu estetikoak jarraituz. Arropa hauen sorrerak hainbat aldaketa ekarri zituen beste jantziekiko. Adibidez, erabilera militarrerako sortuak izan ziren hainbat arropa, zibilek bereganatu zituzten.
Historian zehar, sektore honek garrantzi handia izango du gizonezkoen janzkeraren sorrera eta garapenean. Mundu militarrean etengabe ikertzen zuten arropa erosoagoen bila, beren funtzioekin bat zetozenak, eta horrek sormena azkartzen zuen. Bestalde, erregeek herritarren janzkerarekiko praktikak kontrolatzeko ezarri zituzten legeek, ez zuten eraginik militarrengan, eta beraz, askatasun gehiago zeukaten arropak sortzerako momentuan.